{tab=NOR GAREN}

Auzoan euskararen eta kulturaren transmisioa bultzatzen duen zerbitzu publiko bat gara. Berdintasunetik abiatuta, etorkizuneko gizartearen oinarri eta auzoko harremanen erreferentea izan nahi duguna.

Era berean, pertsonen heziketa integrala, kritikoa eta harreman eredu egokiak eskainiz gizarteari erantzuna emango diogu, bertan ematen diren aukera ezberdintasunak ahal den neurrian orekatzeko.

Ikasleen jakinmina piztu eta potentzial pertsonala zein akademikoa garatuko dugu, giza balio  eta bizipen positiboak bultzatuz.

Horretarako, ikastetxeak auzoaren ezaugarriak kontutan izanik, izaera irekia, anitza, hurbila, eleanitza eta laikoa bilatuko du.

{tab=ZER IZAN NAHI DUGUN}

q  Auzoaren parte bezala, bertako hezkuntza erreferentea izan nahi duen eskola publikoa gara.

q  Euskal kultura eta hizkuntza bultzatuko dituen D ereduko ikastetxe eleanitza, irekia eta hurbila izango gara.

q  Eskainiko dugun hezkuntzak , erlijio guztiekiko errespetutik abiatuta, laikotasuna izango du helburu eta oinarri.

q  Pertsonen  hezkuntza integrala eskainiko dugu: akademikoa, emozionala, balioetan oinarritua eta trebetasun sozialak eskuratzea bermatuko duena.

q  Ikasleengan jakinmina eta motibazioa piztea bilatuko dugu, ikaskuntza esanguratsuaren bidez ikasleen autoestimua indartzeaz gain,  pertsona kritiko eta autonomoak hezteko.

q  Etengabeko eraldatzean dagoen informazioaren eta komunikazio gizartearekin bat doazen tresna eta baliabideak eskainiko ditugu, egungo errealitate teknologikoarekin bat doan heziketa bermatzeko.

q  Parte-hartzean eta elkar-ulertzean oinarritutako eskola komunitatea izango gara, errespetuzko jarreren gainean eraikia eta elkarbizitza egokia praktikatu eta bultzatuko duena.

{tab=BALIOAK}

Gure eskola komunitatean landu eta bultzatu beharreko balioak ondokoak direla uste dugu:

q  Errespetuzko jarrera: norbanakoa, pertsonak, ingurumena, baliabideak,  kultura  zein hizkuntzak

q  Autonomia eta erantzukizuna

q  Kritikotasuna eta sormena

q  Lana eta ahalegina

q  Hezkidetza

q  Emozioen lanketa

q  Gatazken konponketa baketsua: enpatia, tolerantzia eta  ezberdintasunen  jabetza, onarpena eta balioestea.

q  Elkarlana eta hezkuntza komunitate parte-hartzailea

q  Hezkuntza esanguratsua: esperimentazioa  eta bizipenak

q  Inklusioa

{/tabs}