HAUEK DIRA GURE IKASTETXEAN IKASLEEN GURASO ELKARTEAK (IGE) ESKAINTZEN DITUEN ZERBITZUAK


Jantokia:

Egunero 12:50etatik 15:00 arte izaten da (asteazkenetan 13:00tik aurrera). Haurrek bi txandatan bazkaltzen dute: HH 1 mailatik LHko 1 mailaraino lehenengoan eta LH2. mailatik LH6.ra bitarte bigarrenean. Tartean eskolaz kanpoko jarduerak ere eskaintzen dira, bazkaltzen ari ez diren umeentzat.

Janaria "Jangarria" enpresak kudeatzen du.

 

Haurtzaindegia:

Egunero goizeko 8:00etatik 9:00ak bitarte.

 

Eskolaz kanpoko jarduerak:

Pilota, dantza, ingelesa... zehaztasun gehiago IGEren blogean izango duzue.