Irakasleak

     TXOKO HONETARA IRAKASLEAK BAKARRIK SAR DAITEZKE

ERABILTZAILEA ETA PASAHITZA BEHARREZKOAK DIRA SARTZEKO

IRTEERAK

Orri honen helburua lankideon informazio trukaketa arintzea da. Horretarako, bertan lanerako lagungarri izango zaizkigun zenbait tresna izango dituzu eskura.


 

POSTA ELEKTRONIKOA: Bertatik zure lankideekin email bidezko komunikazioa mantendu dezakezu. Ez ahaztu edozein posta elektronikoren funtzio berdinak dituela, hau da, edonorrekin komunikatzeko balio duela, ez bakarrik lankideekin. Honek, adibidez, gurasoekin email bidezko komunikazioa mantentzerakoan intimitatea gordetzen laguntzen digu, ez baitugu dagoeneko gure helbide pertsonala eman beharrik izango.

 

 

 

EGUTEGI PERTSONALA: Hemen zure egutegi pertsonala eraiki dezakezu, agenda baten antzera, bai zuretzat bakarrik edo baita gainontzeko lankideekin partekatu eta edozein informazio jakinarzteko ere.

 

 

 

DOKUMENTUAK: Tresna honekin dokumentuak sortu daitezke. Oso interesgarria da talde lana egin behar denean, pertsona bat baino gehiagok sortu baitezake dokumentua denbora errealean (denak batera), dokumentua postaz bidaltzen ibili gabe.

 

 

 

WEB ORRIEN EDITOREA: Bertan web orri bat sortu dezakezu gehiegizko web edizioko ezagupenik izan gabe. "Klik" gutxi batzuekin zure orria sortzea erraza da, beraz, animatu, ez baituzu dagoeneko aitzakiarik!

 


BLOGAK SORTZEKO GUNEA: Aurrekoaren berdina, baina webgunea izan beharrean, bloga (zertxobait sinpleagoa).




*Tresna hauetan guztietan zure eskolako erabiltzailea eta pasahitza sartzea nahikoa izango da, ematen dituzten aukerak ikertu eta ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Ez izan beldurrik eta gure lanean izan dezaketen erabilpenaren inguruan egin ezazu edozein proposamen. Ziur denon artean gure lana errazagoa eta eraginkorragoa egiten dugula.